XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

@- Hasieran ez zen ikusi ere egiten eta orain gero eta handiagotuz doa.

- Mundiala! Sorginkeriarik arruntena marmartu zuen osaba Gerhardek.

- Noraino hazi behar du honek?- galdegin zuen amak kezkatuta.

Osaba Gerhardek betoskoa zimurtu zuen.

- Beno, Coloniako katedrala aina edo... - Umeak baino okerragoa zara - esan zion amak.

- Hain gaiztoak al dira umeak?- galdetu zion osaba Gerhardek.

Lortu zuen ama barrez jartzea.

- Errenditzera noa - esan zuen.

Aita, Holger eta osaba Gerhard berenak eta bi egitera ezkutatu ziren.

Osaba Gerhardek eskuak igurtzitzen zituen: - Ea, pio-pio superiraunkorra fabrikatzen dugun - esaten zuen.

- Mesedez!- Ama gero eta izutuago zegoen.

- Pio-pio txiki bat - erantsi zuen osaba Gerhardek ama kontsolatzeko.

Benek gauza asko zituen egiteko.

Logela atondu eta Gertrudis bizi zen kaxa garbitu. Dena Annarengatik.

Handik lasterrera, Holgerren logelan txilibitu hots txiki baina etengabea hasi zen.

Anna goizegi etorri zen. Oso dotore prestatua zetorren, Ben bezala.

Benen amarentzat lore sorta bat zekarren.

Beni antzerki gehiegi iruditu zitzaion guzti hura... Annarentzat berriz dena oso dibertigarria zen.